XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Loitegian aztalka, baiña, nola ezer berriztatu?.

Gora biotz-begiak!.

Asko, egia, ezker-eskui ditugunak gisa ortan dabiltzala ta besterik gabe, berak ere bide ortatik jo oi dute nundik doazten ez dakitela.

Gaixoak! Etzaitezte egundo ere moltzoko izan, itsumustuan ari naiz oni jarraitzeko gertu zaudenetarikoak.

Askok zer-esanagatik utzi dute eliza; alan eta guzti ere, fedegabeak dirala esan ezkero, bertatik erantzungo dizute ezetz biribilla emanez eurak siñistuten dutela.

Orduan zer dala-ta ez duzu betetzen bataioak eskatzen dizuna?.

Nun utzi duzu gizon bezela osatzen zaitun barne-nortasuna?.

Nekez-nekeza egiazki euskaldunak berezkoa duen soiñekoa eraztea: urteetan aleginduta ere, ezingo da beste batekin estaldu.

Euskaldunaren fedea ez da ain aldakor, itxitasunak noraiño eraman gaitekean ez dakigun arren.

Itxikeri barik, jo dezagun danok alkar zerbitzura, ez Marx`ek edo Lenin`ek erakutsi zutenez - mingaiñez sarri -, Kristok erakutsi zigunez baizik.

Gogora azken-apariko oin-garbiketa....

- Langille maillan, ona al da gaurko gaztea?.

- Bai zera! Alper izena du; izana, ordea, ez dakit nolakoa, itxurak maiz, eta izenak ere bai, ziria sartzen.

Bertoko gazteetatik neskak geiago dira mutillak baiño denda, tailler, biltoki ta olakoetan lan dagitenak.

Mutillak gurago dute mekanika ta tximist-indar arazoetan aritu.

Pozarren lan dagite ortan Arrotzak, ordea, berdintsu; al duten lekuan, lana izan ezkero, pozik daude: lan eskean datoz, eta zeri ekin dutenean, aritxeri lotuak.

Baserrietan, ez dute lanik egin nai, ez mutillak ez neskak.

Gogaikarri zaie.

Ortik datorkie gero " alper " izen ori.

Izan ere, zortzi ordu lantegi batean bearrari ekin dionak ez du gogo bizirik izango berriz ere soroko lanari oratzeko.

Beraz, gure gazteai ezin, langille bezela, nota bikaiñegirik eman.

- Azkenik, gazte asko euskal idazle dira, orko ta ango aldizkarietan idatziaz.

- Ederki. Gu ere geure egunetan orrelaxe jardunak gara.

Aintzagarri da idazle izatea, naiz-ta batzuk, aski liburu dugula-ta, aldia alperrik galtzea dala esatea gauza aunditzat euki.

Errukarriak! Arrokeria beti da zazpi griñetatik bat, oso txarra, soroan aski ugariaren pareko.

Gaur gazteen artean idazle onak daude, iztegi ugari ta joskera apaiñez beren lanak moldatzen dituztenak.

Idatziz ikasten gaiak sakon pentsatu ta adierazten.

Baita ba-dira erdizkakoak ere, oraindik bear aiña umotu ez diranetarikoak.

Oraintsu oraindik batek esaten zidan: (...).